Datorren azaroaren 6an, “SVNPAR-ENAPE XXXVIII. Urteko Kongresua” ospatuko dugu Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian. Aurten, Kongresuko Antolakuntza Batzordea Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia eta Kirurgia Torazikoko zerbitzuek osatzen dute.
Programa zientifikoak honako esteka hauetan kontsulta ditzakezue:
Urteko Kongresuaren aurreko egunean, azaroaren 5ean, 16:30etik 20:00etara, 45 minutuko 4 tailer txandakatu egingo dira, SVNPAR elkarteko kide diren Pneumologiako egoiliarrei zuzenduta.
12 plaza baino ez dira egongo (ospitale bakoitzeko bi egoiliar), eta plazak egoiliar-urtearen eta izen-emate ordenaren arabera bete eta lehenetsiko dira.
Kongresu aurreko tailerraren programa ikusi
Kongresuan eta kongresu aurreko tailerrean izena emateko, izen-emate orria helbide honetara bidali dezakezue: congresosvnpar2026@gmail.com
Era berean, Kongresuan zehar komunikazioak eta posterrak aurkezteko informazio guztia aurkituko duzuen esteka partekatzen dizuegu: